Nafarroako erreinuan1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion: poema batean aitortzen duenez, espetxean ere egon zen. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.
Hala ere, Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Bordelen plazaratu zen 1545ean liburua, Linguae vasconum primitiae izenburuarekin. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.
Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio:
Heuscara ialgui adi campora Garacico herria Benedica dadila Heuscarari eman dio Behar duyen thornuya. Heuscara Ialgui adi plaçara Berce gendec vste çuten Ecin scriba çayteyen Oray dute phorogatu Enganatu cirela. Heuscara Ialgui adi mundura