Zein eremutan mugituko garen ikusi ondoren, lana bikoteka egiten jarraituko duzue.
1. Egin beharrekoa egin gabe badago, noski, bukatu beharko duzue. 2. Hartu zuei dagokizuen atala eta orain arte landu duguna kontuan izanik, erantzun:
Zerbait sentitu al zenuen "Bertsolari" filma ikustean?
Zerk harritzen zaitu gehien bertsolariengandik?
Zein izan da bertsolaritzatik gertuen izan duzun bizipena?
Etxean ba al dakite zerbait gai honen inguruan? Zerbait transmititu al dizute zuri? Erabat arrotza al da zuretzat?
Landu behar izan duzun aldia kontuan izanik, ezaguna egiten al zaizu garai horretako bertsolariren bat? Bat aukeratu.
Nola irudikatuko zenuke? Eta garai hori?
Zein da gai honen inguruan duzun iritzia?
Zergatik uste duzu gai honek jendea erakartzen duela? Zer du berezia?
"Bertsolaria" definitu beharko bazenu, nola egingo zenuke? eta "bertsolaritza"?
Pentsa ezazu kanpotar bati zer den azaldu behar diozula. Nola egingo zenuke?
Gai izango al zinateke bertso bat sortzeko? Zure ustez, zer behar da honetarako?
Orain zera egingo duzue: Zozketan egokitu zaizkizuen bi galderak eta infografian idatzi duzuena besteei kontatzeko modua pentsatu. Hau egiteko hainbat bide dugu:
- Ahoz, bideoan grabatuz. Honek ez du esan nahi zuek bakarrik hitz egin behar duzuenik. Interesgarria izango litzateke erantzun desberdinen bilduma egitea eta hauek grabatzea.
- Demagun ez duzuela bideoan azaldu nahi; irudi bati/batzuei ahotsa jarriko zeniekete.
- Atal/galdera bakoitzaren diseinua: Zein sarrera egingo diozue? Ideia batzuk:
· Paperean idatziz, mugikorrarekin grabatu. · Idatzi beharrean, moztutako hizkiak erabiliz, galdera osatu. · Zuetako batek esan. · Beste ideiaren bat?
- Prestatu duzuen zatia azaldu. Nola egingo duzue? Agian hoberena bideoan grabatzea izango da. Honetarako, esan behar duzuena prestatu beharko duzue, ezin da edozein modutan egin. Elkarrizketa izango balitz bezala ere egin daiteke.
- Zein irudi txerta dezakezue zuen lanean? Oroitu! ezin duzue edozein irudi erabili, honetarako baimena ematen dutenak bakarrik hartuko ditugu.
- Zuenak ez diren iritziak biltzera ausartuko al zinatekete? Etxekoenak, bertsolaritzaren inguruan zerbait esateko dutenena... Polita izango litzateke.
- Egun hauetan bertsolaritzaren inguruko saioren bat ikusteko aukerarik bai? Eta horren grabazio bat egingo bazenute?